Nobel Saridun Klik erreakzioaren baliagarritasuna konposatu biologikoak eransteko polimero gainazalean

Egileak

  • Julia Sánchez Bodón Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ane Garcia Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ane Garcia Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Maria Diaz Galbarriatu Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ana Catarina Lopes Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU); IKERBASQUE
  • Isabel Moreno Benítez Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Jose Luis Vilas Vilela Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.51

Gako-hitzak:

Polimeroa, gainestaldura, klik erreakzioa

Laburpena

Azken urteetan, hezur edo artikulazio akastunen funtzioa berrezartzeko inplante kirurgikoak erabiliak izan ohi dira. Halaber, azken urteetan inplanteen osteointegrazio ona bermatzen duten materialak lortzea erronka zientifikoa bihurtu da. Izan ere, biomaterialaren gainazalaren propietate fisiko kimikoek pazientearen erantzuna modulatzen dute. Hori dela eta, funtsezkoa da aktibitate antiinflamatorioa eta bakterioen aurkako propietateak dituzten inplanteak diseinatzea. Azken hamarkadan Klik kimika aukera interesgarria bilakatu da biomolekula konplexuak material desberdinen gainazaletara kobalenteki lotzeko. Lan honetan biomedikuntzan interesa duen molekula organiko baten inmobilizazio kobalentea deskribatzen da poliazido L-laktikoa (PLLA) polimeroa gainestaldura gisa erabiliz. Proposatutako metodologiaren berrespena Ultramore-ikuskor (UM-Ikus), mikroskopia fluoreszentea, X izpien espektroskopia fotoelektronikoa (XPS) eta angelu kontaktuaren bidez balidatu da.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Sánchez Bodón, J., Garcia, A., Garcia, A., Diaz Galbarriatu, M., Lopes, A. C., Moreno Benítez, I., & Vilas Vilela, J. L. (2023). Nobel Saridun Klik erreakzioaren baliagarritasuna konposatu biologikoak eransteko polimero gainazalean. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 401–407. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.51