Euskarazko lekuzko adposizio-e-tan barna, aldakortasuna sailkatzeko proposamen berri bat

Egileak

  • Jürgen Etxeberria Gonzalez Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.01.15

Gako-hitzak:

euskara, lekuzko adposizioak, adposizio konplexuak, nanosintaxia, gramatikalizazioa

Laburpena

Euskarazko lekuzko adposizioen kategoria osatzen duten aleak zein diren zehazterakoan ez da erabateko adostasunik egon egileen artean. Horregatik, lan honen helburua lekuzko adposizioen artean multzoak zehaztea eta definitzea da. Ezaugarri morfosintaktiko eta semantikoak aintzat hartuz, lekuzko adposizio soilak (-ra, -tik), Ardatz Zatiak (azpi, gain) eta Bide Adposizio Konplexuak (-ra arte, -tik kanpo) bereizi ditut. Gainera, multzo hauek elkarren artean lotzen dituen gramatikalizazio kate bat ere proposatu dut. Azkenik, proposamena analisi nanosintaktikora eraman dut, Ardatz Zatien eta adposizio konplexuen arteko aldea agerian jartzeko asmoarekin.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Etxeberria Gonzalez, J. (2023). Euskarazko lekuzko adposizio-e-tan barna, aldakortasuna sailkatzeko proposamen berri bat. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 1, 121–128. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.01.15