Morfinak hipometilazio globala eragiten du mES zeluletan autoerregulazioa daukan demetilazio aktibo baten bidez

Egileak

  • Manu Araolaza Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Iraia Muñoa-Hoyos Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ainize Odriozola Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Irune Calzado Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Malen Zabala Predoc
  • Nerea Subiran Doctor and professor

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.04.21

Gako-hitzak:

morfina, garapena, hipometilazio globala, autoerregulazio-mekanismoa

Laburpena

Ingurumen-faktoreek osasun-arazoak edota gaixotasunak sortzen dituzte, baino hori nola ematen den ezezaguna da. Orain arteko ikerketa gehienek adierazi dutenez, eraldaketa epigenetikoek funtzio gakoa bete dezakete prozesu horretan, bien arteko lotura puntua izanik. Morfinak, esaterako, plazenta-hesia modu erraz batean zeharkatu dezake, eta, ondorioz, enbrioiaren ohiko garapenean nabarmen eragiten du; hodi neurala, kortex frontala eta bizkarrezur-muinaren garapenak ukituta geratzen dira, nerbio-sistemaren garapen egokia oztopatuz. Hortaz, DNAren metilazioa enbrioi-garapenean giltzarri den eraldaketa epigenetikoa dela aintzat hartuz, metilazioak morfinaren presentzian izan dezakeen eginkizuna argitzea da gure helburua nagusia, eta horretarako azken belaunaldiko teknikez baliatu gara.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Araolaza, M., Muñoa-Hoyos, I., Odriozola, A., Calzado, I., Zabala, M., & Subiran, N. (2023). Morfinak hipometilazio globala eragiten du mES zeluletan autoerregulazioa daukan demetilazio aktibo baten bidez. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 4, 167–174. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.04.21