Erosotasunean oinarritutako gidari estiloaren identifikazioa adimen artifizialaren bitartez

Egileak

  • Jon Ander Ruiz Colmenares Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Estibaliz Asua Uriarte Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.21

Gako-hitzak:

Adimen artifiziala, Erosotasuna, Gidariari Laguntzeko Sistema Aurreratuak

Laburpena

Gidarien erosotasuna hobetzeari buruzko ikerketa gero eta garrantzi handiagoa duen ildoa da. Artikulu honek, ikuspuntu hori kontutan hartuta, gidatzeko estiloen identifikazioan lehen urrats bat ematen du. Lehenik eta behin, bidaiariek eroso edo ez eroso bezala kalifikatutako laginak bereizteko, zorabioa kuantifikatzen duen aldagai batean atari-magnitude metodo sinple bat aztertzen da. Bigarrenik, zuhaitzetan oinarritutako algoritmo konplexuago bat helburu berdinarekin doitu eta ebaluatu da. Lortutako aurretiko emaitzak positiboak dira: atari-magnitudean oinarritutako metodoak emaitza onak lortzen baditu ere, zuhaitzetan oinarritutako algoritmoak hobekuntza oso handia erakusten du, eta datu gutxirekin entrenatuta klase eroso/ez eroso iragartzeko oso eraginkorra dela frogatu da. Lortutako emaitzak askoz konplexuagoa izango den konforta ebaluatzeko lehenengo urratsaren frogapenak dira.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Ruiz Colmenares, J. A., & Asua Uriarte, E. (2023). Erosotasunean oinarritutako gidari estiloaren identifikazioa adimen artifizialaren bitartez. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 159–166. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.21