Akuifero-Modeloaren Garapena Irakasleen Formakuntzan: Maketen Errebisioa eta Manipulazioa
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.29Gako-hitzak:
geologiaren irakaskuntza, modeloak eta modelizazioa, lurpeko urakLaburpena
Herritarrek akuiferoei buruzko ezjakintasuna erakusten dute, eta horrek baliabide honen kudeaketari buruz erabaki informatuak hartzea eragozten du. Zientzia hezkuntzak badu zer egiterik, hala nola, akuiferoei buruzko modelizazio praktikak garatuz eta maketekin lan eginez. Maketak asko erabili izan dira geologiaren irakaskuntzan, baina ikasleek oso gutxitan eraikitzen, ebaluatzen edo manipulatzen dituzte errealitatearekin alderatuz. Ikerketa honetan etorkizuneko maisu eta maistrek eraikitzen dituzten akuifero modeloak aztertu dira, eta prozesu horretan maketen errebisioak eta manipulazioak izan duen eragina. Sekuentzia bi urtez garatu da eta emaitzek erakutsi dutenez, akuifero-modeloa garatzeko maketak errealitatearekin errebisatzea eta hauek manipulatzea oso erabilgarria izan da.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
