Oroimen historikoa Zinema garaikidean: Gerra Zibilaren irudikapena konplexutasunetik abiatuz

Egileak

  • Ander Goikoetxea Pérez Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.17

Gako-hitzak:

oroimen-historikoa, zinema, Gerra Zibila, analisi filmikoa, fikzioa, ikusentzunezko narratiba

Laburpena

Ikerketa lan honek bi zutabe ditu: oroimen historikoa eta zinema. Garrantzitsua da Guda Zibila jorratu duten XXI. mendeko filmen edukiak aztertzea, gizartearen eta zinemaren arteko harremana ulertzeko. Gure ikerketa-lanaren objektuak artefaktu-filmikoak dira, eta haien azterketari esker, helburu dugun garaiaren errepresentazioaren irakurketa egin daiteke. Ikerlana ekoizpen fikzionaletan ipintzen du arreta eta, unibertso beraren konplexutasuna sinplifikatzeko, lagina murriztu behar izan da azterketa sakonago baten alde; horregatik, egileak aurkeztutako estrategia-sorta batzuei jarraituz, XXI. mendean ekoiztutako fikzio guztietatik lauk behin betiko lagina osatu dute. Oro har, gerraren konplexutasuna aintzat hartzen dute eta, gerran bi taldeetan beti biktimak eta borreroak daudela onartzen dute.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Goikoetxea Pérez, A. (2023). Oroimen historikoa Zinema garaikidean: Gerra Zibilaren irudikapena konplexutasunetik abiatuz. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 2, 135–144. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.17