Sexuaren eragina Parkinsonen gaixotasunaren lehenengo faseetan, adierazpen ez-motorretan eta ikasketa automatikoan oinarrituta

Egileak

  • Maitane Martinez-Eguiluz Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ander Barrio Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ibai Gurrutxaga Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Javier Muguerza Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ane Murueta-Goyena Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketako Institutua
  • Iñigo Gabilondo Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketako Institutua
  • Olatz Arbelaitz Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.014

Gako-hitzak:

Parkinsonen gaixotasunaren detekzio goiztiarra, Ikasketa automatikoa, Sexua, Sintoma ez-motorrak

Laburpena

Argitalpen klinikoen arabera, Parkinsonen gaixotasunaren (PG) sintoma ez-motorrek sexuen araberako bilakaera desberdinak dituzte, baina ez dugu topatu ikasketa automatikoan oinarritutako lanik gaixotasunaren lehen faseetan eraginik ote dagoen aztertzen duenik. Ikerketa honetan, sexuak duen eragina aztertu da PGa duten pazienteak eta kontrolak sintoma ez-motorrak erabiliz ikasketa automatikoko algoritmoen bidez sailkatzean. Horretarako, PPMI datu-basea eta ikasketa automatikoko hiru algoritmo erabili dira (XGBoost, MLP eta SVM) % 80tik gorako asmatze-tasa lortuz. Ondoren, SHAP balioak erabiliz, hauxe ondorioztatu da: sailkapenean sexuak eragin txikia du. Azkenik, paziente motaren informazioaz baliatuz, sexua sailkatzeko saiakera egin da. Emaitzek erakusten dute erabili dugun datu-basean sintoma ez-motorrak ez direla nabarmenki aldatzen sexuaren arabera.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Martinez-Eguiluz, M., Barrio, A., Gurrutxaga, I., Muguerza, J., Murueta-Goyena, A., Gabilondo, I., & Arbelaitz, O. (2023). Sexuaren eragina Parkinsonen gaixotasunaren lehenengo faseetan, adierazpen ez-motorretan eta ikasketa automatikoan oinarrituta. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 107–114. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.014