Saguak, arkakusoak eta ipurtargiak. Mariasun Landaren pertsonaien bilakaera genero-ikuspuntutik

Egileak

  • Maialen Otegui Oyarzabal Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.12

Gako-hitzak:

Haur eta Gazte Literatura, Mariasun Landa, Genero-estereotipoak, pertsonaiak

Laburpena

Kongresuan aurkeztuko den lanak Mariasun Landaren produkzioak pertsonaien genero-estereotipoei dagokienez izan duen bilakaera aztertzea du helburu. Lagin gisa, Landaren produkzioko 10 urtetik gorako irakurleentzat sailkatutako bi garai desberdinetako 8 obra hautatu dira (80ko eta 90eko hamarkadetan idatzitako lau eta 2010. urteaz geroztik idatzitako beste lau) eta Fernandez Artigasek (2017) sorturiko txantiloia erabili da genero-estereotipoak aztertzeko. Ikerketaren bidez ondorioztatu da bereziki indartsuak diren pertsonaia femeninoak aurki daitezkeela Mariasun Landaren obretan, bai eta eboluzio nabarmena ikusten dela ere estereotipoak baztertze aldera.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Otegui Oyarzabal, M. (2023). Saguak, arkakusoak eta ipurtargiak. Mariasun Landaren pertsonaien bilakaera genero-ikuspuntutik. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 2, 97–104. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.12