Generoa, errefuxiatu estatutua eta gizarte talde jakina nazioartean: ikusezina nola azaleratu
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.08Gako-hitzak:
generoa, gizarte talde jakina, nazioarteko babesa, errefuxiatuen nazioarteko zuzenbideaLaburpena
Generoak harreman zaila izan du errefuxiatuen nazioarteko zuzenbidearekin. Izan ere, 1951ko Genevako Konbentzioak eta 1967ko New Yorkeko Protokoloak jaso ez zuten jazarpenerako arrazoi hori bestelako arauen bidez interpretatu behar izan da nazioarte mailan, eskualdeetan eta estatuetan. Horrez gain, generoa gizarte talde jakinarekin lotu ohi da, nazioarteko legedian gutxien zehaztutako jazarpen arrazoiarekin, eta arrazoi horren definizio faltak ere zailtasunak eragiten ditu generoagatik jazarritako pertsonen nazioarteko babesa bermatzerakoan. Gainera, zaildu egiten du generoa errefuxiatuen hitzarmeneko gainerako zioekin lotzea eta genero ikuspegia errefuxiatuen zuzenbide sistema osora zabaltzea, eta horrek emakumeei oztopoak jartzen dizkie euren nazioarteko babes eskaeretan.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
