Irakaslearen Konpetentzia Digitalaren azterketa: Autopertzeptziotik ebaluaziora

Egileak

  • Ane Zubizarreta Pagaldai Mondragon Unibertsitatea (MU)
  • Joseba Arteta Elguezua Mondragon Unibertsitatea (MU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.03

Gako-hitzak:

Irakasleen Konpetentzia Digitala, Konpetentzia Digitala, Autopertzeptzioa, Formakuntza.

Laburpena

Ikerketa honen helburua, Mondragon Unibertsitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta hizkuntzen irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate masterreko ikasleen Konpetentzia Digitalaren (KD) autopertzeptzioaren eta ezagutzaren arteko aldea ikertzea da. Konpetentzia digitala herritarrak ezinbestean izan beharreko zazpi konpetentzietako baten gisan definitzen da (European Commission, 2007). Hori dela eta, ikasleen konpetentzia digitala garatzeko irakasleek Irakasleen Konpetentzia Digitala (IKD) garatzea ezinbestekoa da (Redecke & Punie, 2017). Ikerketa honetan, irakasle izateko gaitzen dabiltzan ikasleen KD autopertzeptzioaren eta ezagutza maila konparatu dira. Emaitzek aldea nabarmena dela erakusten dute. Hori jakinda, IKDaren formazioa beharrezkoa dela ondorioztatu da.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Zubizarreta Pagaldai, A., & Arteta Elguezua, J. (2023). Irakaslearen Konpetentzia Digitalaren azterketa: Autopertzeptziotik ebaluaziora. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 2, 17–32. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.03