Lehen mailako prebentzio programa baten eragina nerabeen obesitatearen prebentzioan eta ongizate emozionalaren sustapenean. “Nerabeak astintzen” ikerketaren protokoloa

Egileak

  • Jone Galdos Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Karmele Salaberria Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Pello Uriarte POZ Zerbitzua, Oñatiko Udala
  • Tamara Gomez Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Amaia Díaz de Monasterioguren Dietista-nutrizionista, Oñati
  • Malen Ruiz de Azúa Mugiment proiektua, Arrasate
  • Eva Pereda-Pereda Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.04.08

Gako-hitzak:

Obesitate pediatrikoa, Gorputz-masaren indizea, Gorputz-irudia, Nerabezaroa, Arazo emozionalak, Transdiagnostikoa, Prebentzio unibertsala

Laburpena

Orain arte obesitatearen inguruan egindako ikerketa gehiena honen prebentziora bideratu da. Obesitatearen tratamendurako terapia kognitibo-konduktualaren eraginkortasuna frogatuta dagoen arren nahasmendu komorbidoetan honen eraginkortasuna baxuagoa dela ikusi da. Hori dela eta emozioen erregulaziorako transdiagnostikoan oinarritutako lehen mailako prebentzio programa baten eraginkortasuna aztertu nahi da. Aurkezten den programaren bidez nerabeen ondoez emozionala eta aurre egite estrategia desegokiak gutxitzea eta baliabide pertsonalak gehitzea, elikadura- eta ariketa fisikorako ohiturak hobetzea eta parametro antropometriko, biologiko eta endokrinoak erregulatzea espero da.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Galdos, J., Salaberria, K., Uriarte, P., Gomez, T., Díaz de Monasterioguren, A., Ruiz de Azúa, M., & Pereda-Pereda, E. (2023). Lehen mailako prebentzio programa baten eragina nerabeen obesitatearen prebentzioan eta ongizate emozionalaren sustapenean. “Nerabeak astintzen” ikerketaren protokoloa. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 4, 67–74. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.04.08