Agar-ekoizpeneko hondakinak 3D inprimaketarako soja-proteinazko hidrogelen betegarri
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.03Gako-hitzak:
Hidrogelak, Proteinak, Zelulosa, Erreologia, 3D inprimaketaLaburpena
Zelulosadun agar-ekoizpeneko hondakina balioztatzeko asmoz, inolako eraldaketarik egin gabe soja-proteinan oinarritutako hidrogeletan erantsi da betegarri gisa. Hidrogel horien azterketa erreologikoa egin da zizailadura bidezko mehetze portaera eta 3D inprimaketarako egokitasuna baieztatzeko. Hidrogel guztiak gel ahulak direla ikusi da, 3D inprimaketarako egokiak, inpresio eta formaren fideltasun ona azaltzen baitute. Zelulosa gehitzeak interakzio fisikoak eragiten ditu eta horrek inprimatutako scaffold-en gogortasuna eta forma berreskuratzea bultzatzen du. Emaitzetan, ekonomia zirkularra sustatzeko eta baliabideen erabilera minimizatzeko eraldatu gabeko hondakinak dituzten scaffold-ek duten potentziala beha daiteke.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
