Mn2O3-ZnO katalizatzailea metanolaren sintesirako, CO2-tik abiatuta hidrokarburoak ekoizteko bitartekari gisa

Egileak

  • Onintze Parra Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ander Portillo Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Javier Ereña Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ainara Ateka Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.02

Gako-hitzak:

CO2, Katalizatzailea, Hidrokarburoak, Aurretratamendua, Sintesia

Laburpena

Berotegi-efektua eragiten duten gasen etengabeko igoera dela medio, CO2-a bahitu eta balorizatzeko
prozesuek gero eta garrantzia handiagoa dute. Lan honetan, CO2-tik abiatuta hidrokarburoak etapa bakarrean (metanola bitartekari) ekoizteko prozesua aztertu da. Zehazki, bitartekari den metanola sintetizatzeko Mn2O3-ZnO katalizatzailea ikertu da. Alde batetik, katalizatzailearen kaltzinaziotenperatura egokiena 400 ºC-koa dela ondorioztatu da. Bestalde, katalizatzaileak oxido-egoeran metalegoeran baino hobeto funtzionatzen duela egiaztatu da. Azkenik, elikaduraren konposizioaren eraginari dagokionez, H2+CO elikatzean H2+CO2 elikatzean baino emaitza hobeak lortu dira, erreakzioingurunean dagoen ur-kontzentrazioaren ondorioz eta CO-aren erreaktibitate altuagoaren ondorioz.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Parra, O., Portillo, A., Ereña, J., & Ateka, A. (2023). Mn2O3-ZnO katalizatzailea metanolaren sintesirako, CO2-tik abiatuta hidrokarburoak ekoizteko bitartekari gisa. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 21–27. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.02