GRM2 eta GRM3 geneen adierazpenaren ebaluazioa subjektu eskizofrenikoen postmortem garuneko kortex aurrefrontalean
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.04.03Gako-hitzak:
Eskizofrenia, GRM2, GRM3, qPCR, Kortex aurrefrontala, Klozapina.Laburpena
GluR2/3ren farmako aktibatzaileak eskizofreniaren disfuntzio glutamatergikoa tratatzeko saiatu dira eraginkortasun eskasarekin, baliteke klozapinak edo beste antipsikotikok eragindako mGluR2ren murrizketagatik. mGluR2/3 kodetzen duten GRM2 eta GRM3ren gene-adierazpena qPCRz neurtu zen postmortem garuneko kortex aurrefrontalean. Tratamendu antipsikotikoaren, eta bereziki klozapinaren, eragina ebaluatu zen, tratatu eta ez-tratatutako subjektu eskizofrenikoetan. GRM2 eta GRM3ren geneadierazpenean ez zen desberdintasunik aurkitu subjektu eskizofrenikoen eta kontrolen artean. Klozapinak ez zuen GRM2/3 gene-adierazpena esanguratsuki modulatu beste antipsikotikoekin konparatuz. GRM2ren transkripzio murriztuak ez du mGluR2ren dentsitate murriztua azaltzen.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
