Aldizkariari buruz

Ikergazte UEUk bi urterik behin antolatzen duen diziplinarteko kongresua da. Euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi-mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea eta ikerketa horien emaitzak zabaltzea dira haren helburuak.

Euskarazko zientzia produkzioa areagotzeko eta zabaltzeko jakintza-arlo bakoitzean aurkeztutako artikuluekin ISBN-dun argitalpena osatutzen da eta artikulu bakoitza online eskuratu ahal da UEUren Aldizkari Zientifikoen Atarian.

Gainera, Euskal Herriko hainbat argitaletxerekin lankidetzan artikulu batzuen bertsio hedatuak aldizkari espezializatuetan argitaratzeko aukera ere egongo da.

Ikergazte kongresuko edizio guztietako informazioa eskuratu daiteke hemen.

Artikuluak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 lizentziapean daude. CC-BY-SA 4.0