Protisto parasitoek anfipodoetan eragindako disrupzio endokrinoa eta beren eragina itsas baliabide biologikoen osasunean eta kutsaduraren efektu biologikoen ebaluaketan

Egileak

  • Ander Urrutia Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Miren Carnicero Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ionan Marigomez Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.35

Gako-hitzak:

Anfipodoak, Parasito protistoak, Mikrosporidia, Aszetosporea, Disrupzio endokrinoa

Laburpena

Anfipodoek, mundu osoko krustazeo-talde ugarienetako eta anitzenetako bat osatzen dute. Duten garrantzi ekologikoa, nonahikotasuna, tamaina txikia eta hainbat substantzia toxikorekiko sentikortasuna dela eta, kutsaduraren efektuen zentinela gisa erabili ohi dira. Anfipodoak ere, izaki gehienak bezala, birusez, bakterioz eta protistoz parasitatuta egon daitezke. Protistoen artean baditugu mikrosporideoak eta aszetosporak. Horiek, ostalariaren gonadak infekta ditzakete disrupzio endokrino “naturala” eraginez, itsas baliabide biologikoen osasunean eta kutsaduraren efektuen monitorizazio programen gain eragina eduki dezakeena. Hemen, Bizkaiko Golkoko anfipodoak infektatzen dituzten bi protisto leinu hauek ezaugarritu eta berezko agente feminizatzaile gisa duten papera ikertzen dugu.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Urrutia, A., Carnicero, M., & Marigomez, I. (2025). Protisto parasitoek anfipodoetan eragindako disrupzio endokrinoa eta beren eragina itsas baliabide biologikoen osasunean eta kutsaduraren efektu biologikoen ebaluaketan. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 283–290. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.35