Zebra arrainaren (Danio rerio) 3ab transkripzio faktorearen (Gtf3ab) azterketarako garaturiko antigorputz poliklonal baten Western Blot bidezko lokalizazioa gonadetan
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.30Keywords:
zebrafish, Gtf3ab, Gtf3aa, 5S rRNAAbstract
Arrainek genoma osoa bikoizteko gertaera desberdinak jasan dituzte, eta kariotipo konplexuak eta genoma tamaina askotarikoak dira. Teleosteoetan bikoiztuta dauden genetariko bat gtf3a da. Gene honek 5S rRNA-ren transkripzioa aktibatzen du eta harekin lotzen da nukleotik kanpo garraiatzeko eta zitosolean metatzeko. Gene honen bi aldaera daude arrain teleosteoetan: obarioetan espezifikoki adierazten den gtf3ab eta ehun guztietan adierazitako gtf3aa. Ikerketa honetan Gtf3aa eta Gtf3ab-ren adierazpenaren lokalizazioa aztertu egin da, bi antigorputz desberdin erabilita. Emaitzek erakusten dutenez, Gtf3ab proteina obarioetan adierazten da gehienbat, baliozkotzen bere erabilera sexu markatzaile molekular bezala etorkizuneko ikerketetan.
License
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
