Bihotz-maiztasunaren eta lehiaketa-urduritasunaren arteko erlazioa amateur mailako padeleko jokalarietan, joko-mailaren, pistako posizioaren eta entrenamendu-maiztasunaren arabera

Egileak

  • Jon Mikel Picabea-Arburu Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Bingen Marcos-Rivero Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Cristina Granados-Domínguez Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Josu Ascondo-Larrucea Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.06

Gako-hitzak:

Erraketa Kirolak, Kirol Praktika, Autokonfiantza, Lehiaketa

Laburpena

Ikerketa honek padeleko jokalari amateurren bihotz-maiztasunaren (BM) eta lehiatzeko antsietatearen arteko erlazioa aztertu zuen, joko-maila, pistako posizioa eta entrenamendu-maiztasuna kontuan hartuta. Berrogeita hiru jokalarik hartu zuten parte. Ez ziren taldeen artean batez besteko BM edo maximoan alde esanguratsurik aurkitu. Hala ere, BM maximoa antsietate somatikoarekin erlazionatu zen maila tarteko jokalariengan eta autokonfiantzarekin astean 1-2 egunetan entrenatzen zutenengan. Gainera, maila altueneko jokalariek batez besteko BM eta antsietate somatikoaren arteko korrelazio moderatua erakutsi zuten.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Mikel Picabea-Arburu, J., Marcos-Rivero, B., Granados-Domínguez, C., & Ascondo-Larrucea, J. (2025). Bihotz-maiztasunaren eta lehiaketa-urduritasunaren arteko erlazioa amateur mailako padeleko jokalarietan, joko-mailaren, pistako posizioaren eta entrenamendu-maiztasunaren arabera. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 4, 55–61. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.06