Protioaren eta deuterioaren permeabilitatearen erlazio isotopiko klasikoaren balioztatze esperimentala Eurofer-97 eta AISI 316 materialetan

Egileak

  • María Urrestizala Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Jon Azkurreta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Natalia Alegría Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Igor Peñalva Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.02

Gako-hitzak:

fusio-nuklearra, erlazio-iotopikoa, permeabilitatea, Eurofer-97, AISI 316

Laburpena

Hidrogenoaren garraio-parametroen arteko erlazio isotopikoa menderatzea oso aplikagarria izan daiteke fusio-erreaktoreen materialak ondo ezaugarritzeko. Urteetan zehar, teoria atomiko klasikoa zalantzan jarri eta ikuspuntu desberdinak erabiliz aztertu egin da, baina ez da inolako adostasunik lortu. Dena den, ratioa ondo ebaluatzeko, isotopo bakoitzaren parametroak lortzeko prozesuan agertzen diren ziurgabetasunak minimizatzea ezinbestekoa dela egiaztatu da. Horretarako, Eurofer eta AISI 316 materialen bi laginekin azterketa esperimental zehatza burutu da, seinalearen kalitatea, instalazioaren huts-seinalea eta erregimen difusiboaren egiaztapena zainduz, uste baita horiek direla errore-kausa potentzial handienetakoak. Datuen iragazpen honi esker, esperimentazioa zehaztasunez egiten denean, protioaren eta deuterioaren permeabilitateek erlazio klasikoa doitasunez betetzen dutela egiaztatu da bi material horietan.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Urrestizala, M., Azkurreta, J., Alegría, N., & Peñalva, I. (2025). Protioaren eta deuterioaren permeabilitatearen erlazio isotopiko klasikoaren balioztatze esperimentala Eurofer-97 eta AISI 316 materialetan. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 19–26. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.02