Pazienteen segimendua eraikin anitzeko eta tunelez konektatutako ospitale gune batean
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.18Gako-hitzak:
Medikuntza-gauzen internet, haririk gabeko kanala, pazienteen segimendua, 3D-ray launchingLaburpena
Zainketa Intentsiboetako Unitateko (ZIU) pazienteen egoera hobetzen denean beste unitate batzuetara garraiatzen dira. Horregatik, haien lokalizazioa ezagutzea estrategikoa da ospitale barruko garraioen planifikazio onerako eta baliabideak kudeatzeko. Lan honetan, pazienteen segimendua egiteko mugikor aplikazio bat aurkezten da eraikin anitzeko ospitale batean, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan (NOU) zehazki. Proposatutako sistemak Intenet of Medical Things (IoMT) kontzeptuan oinarritzen da, distantzia luzeko (LoRaWAN) eta hurbileko (NFC) teknologiak erabiliz. Gailu teknologien kokapena garatutako 3D Ray Launching software batean eta ospitale gunean egindako radio neurketetan oinarrituta daude. Ondorioz, bi Gateway modulu behar dira komunikazioa NOU gune osoan ahalbidetzeko. Garatutako aplikazioak NOU gune inguruko ZIU-ko pazienteen mugimendu-fluxua erakusten du.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
