Psilozibinaren administrazio akutuaren eraginen ebaluazioa garun kortexean serotonina, noradrenalina eta dopamina mailak neurtuz: garunmikrodialisiaren bidez burututako ikerlana esna dauden saguetan

Egileak

  • Nerea Martínez-Álvarez Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Inés Erkizia-Santamaría Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Igor Horrillo UPV/EHU, CIBERSAM, Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutua
  • Jose Javier Meana UPV/EHU, CIBERSAM, Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutua
  • Jorge Emilio Ortega UPV/EHU, CIBERSAM, Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutua

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.04.14

Gako-hitzak:

Psilozibina, Depresioa, Antidepresiboak, Psikodelikoak

Laburpena

Psilozibina eraginkortasun antidepresiboa duen haluzinatzaile naturala da. Bere ekintza mekanismoa nahiko ezezaguna da. Hori dela eta, lan honetan, psilozibinaren ekintza mekanismo akutua aztertu da monoamina maila estrazelularrak ebaluatuz, kortex frontalean egindako garun-mikrodialisia in vivo teknika erabiliz.
Erabilitako dosian, 1 mg/kg hain zuzen, ez da monoaminen kontzentrazioan aldaketa esanguratsurik ikusi eta, beraz, psilozibinaren ekintza antidepresiboak, egungo antidepresiboen kasuan ez bezala, ez du erlazio zuzenik kortex frontaleko monoaminen mailen igoerarekin.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Martínez-Álvarez, N., Erkizia-Santamaría, I., Horrillo, I., Javier Meana, J., & Emilio Ortega, J. (2023). Psilozibinaren administrazio akutuaren eraginen ebaluazioa garun kortexean serotonina, noradrenalina eta dopamina mailak neurtuz: garunmikrodialisiaren bidez burututako ikerlana esna dauden saguetan. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 4, 115–122. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.04.14