Iturri ohantzeetako partikulen jarraipenerako sistema optiko baten garapena eta balioztatzea
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.31Gako-hitzak:
Iturri ohantze konikoa, Estereo PTV, Hidrodinamika, Partikulen desplazamendua, Aldiuneko abiaduraLaburpena
Iturri ohantzea prozesu termokimikoetan erabiltzen den teknologia da, eta ohantze fluidizatu teknologiarekin alderatuz, tamaina eta propietate desberdinak dituzten partikulekin lan egiteko bereziki aproposa da. Gainera, teknologia horretan ematen den gas-solido kontaktu handia dela eta, materia- zein bero-transferentzia abiadura altuak lortzen dira. Hala ere, iturri ohantzearen garapen eta industria ezarpen zuzena burutzeko, beharrezkoa da sistemaren portaera hidrodinamikoa ulertzea. Hori dela eta, lan honen helburu nagusia gune diluituetako partikulak jarraitzeko xedea duen algoritmoa garatzea eta balioztatzea da. Horren bidez, partikulek iturrian burutzen duten hiru dimentsiodun desplazamendua eta abiadura aztertu dira. Hori burutzeko, bi kameraz osatutako sistema optiko bat egokitu da, erreaktorearen barruan hainbat posiziotan aldiuneko neurketa ahalbidetzen duena.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
