Dialogoko hirugarren subjektua: herri politikak ko-sortzeko prozesuak demokratizatzeko marko kontzeptuala
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.02.24Gako-hitzak:
herri-politiken ko-sorkuntza, lurralde garapenerako ekintza ikerketa,, diskurtsoaren analisia, eraldaketarako dialogoa, herri-politiken demokratizazio prozesuakLaburpena
Doktoretza tesiak demokrazia liberalen krisiari heltzen dio, herri politikak ko-sortzeko prozesuak demokratizatzeko marko kontzeptualaren bitartez. Bere gain hartu ditu komunikazio dialogikoaren teoriak, ekintza kolektiboaren aktibazioa dialogoaren ikuspegitik eta herri politiken testuinguratzea. Esparru metodologikoak uztartu ditu lurralde garapenerako ekintza ikerketa eta diskurtsoaren analisia. Kultura Politiko Berriko deliberazio taldearen kasua hartu du aztergai, eta marko kontzeptualak ahalbideraturiko analisiak lau etapa azaleratu ditu: adituaren fasea, jakintzaren demokratizazio fasea, ekintza sukar fasea eta jariakortasun fasea. Marko kontzeptualak hirugarren subjektua jarri du herripolitikak ko-sortzeko prozesuak demokratizatzeko ardatzean, eta modu horretan ekarpen hirukoitza egin dio ezagutza eremuari: ekarpen teorikoa, metodologikoa eta analitikoa.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
