Lehen Hezkuntzako irakaslegaien gaitasun didaktikoak HTBn oinarritutako esku-hartzeen diseinuan
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.24Gako-hitzak:
hezkuntza eleanitza, irakaslegaien prestakuntza, Hizkuntzen Trataera Bateratua, ikuspegi diskurtsiboaLaburpena
Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistema eleaniztunean bi hizkuntza ofizial (euskara eta gaztelania) eta atzerriko hizkuntza bat (ingelesa, gehienbat) izanik, ezinbestekoa zaigu curriculum eta esku-hartze didaktiko eraginkorragoak diseinatzea hizkuntzen irakaskuntza optimizatzeko. Horixe da, hain zuzen ere, Hizkuntzen Trataera Bateratuak lortu nahi duena: hizkuntzen arteko curriculum koordinatuak diseinatzea. Lan honetan ikuspegi bateratu horri jarraiki, irakaslegaien prestakuntzan jarri nahi da arreta, eta Lehen Hezkuntzako Graduko 114 ikaslek diseinatutako proiektu globalak aztertu dira ezagutzeko ea zenbateraino garatu dituzten EAEko hezkuntza eleaniztunak eskatzen dituen hizkuntza gaitasunak eta gaitasun didaktikoak.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
