Fake-news-ak: fenomeno berri bat?
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.02.23Gako-hitzak:
Gezurra, politika, fake news, boterea, eraldaketa sozialaLaburpena
Fenomeno berri bat al dira fake news-ak? Akaso bai, Kazetaritzaren ikuspegitik begiratu eta desinformazioaren genealogian murgiltzen bagara. Eta baita Soziologiatik aztertuta, informazioaren aroan, sare-gizarte bat sortu eta mezuen hartu-emanen dinamika eta denboren azkartzeak ohiko espazio eta egiturak irauli dituela ulertzen badugu. Ez, ordea, fenomenoaren analisi politologiko bati ekiten badiogu. Lan honetan, Politika Zientzietatik abiatuta, gezurraren eta politikaren arteko harremanean murgilduko gara, autore klasikoen eskutik, gezurraren erabilera politikoaren zergatiak aztertuz. Politikotasunaren ulerketa purua baztertuz eta politikotasunaren logika autonomoa besarkatuta, konturatuko gara gezur politikoa ez dela fenomeno berria. Aitzitik, egia eta gezurraren arteko dikotomia hutsala gaindituta, politikotasunaren baitako logika gatazkatsuan aletuko dugu fake news-aren fenomenoa, politika boterea lortu eta mantentzeko arte gisa irudikatuta, eta gezurra errealitatea eraldatzeko tresna dela ulertuta.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
