Eutektogelak, gorabidean dauden kutsatzaileak uretatik ezabatzeko

Egileak

  • Elena Gabirondo Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • João Miguel Mendes de Araújo LAQV, REQUIMTE, NOVA School of Science and Technology, FCTNOVA.
  • Ana Belén Pereiro LAQV, REQUIMTE, NOVA School of Science and Technology, FCTNOVA.
  • Liliana Carvalho Tomé CEMMPRE, ARISE, University of Coimbra.

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.39

Gako-hitzak:

disolbatzaile eutektikoak, eutektogelak, uraren tratamendua, adsortzioa

Laburpena

Gizartearen aurrerakuntzarekin batera arazo berriak sortzen doaz orain arte eraginkorrak ziren prozesuetan. Edateko uretan esaterako, kutsatzaile berriak agertu dira, gorabidean dauden kutsatzaile bezala katalogatuak, hala nola, plastikoetatik eratorritako aditiboak eta gaixotasunen tratamenduan erabiltzen diren botikak. Kutsatzaile hauen presentziak uretan larriki egin du gorantz azken hamarkadetan, euren kontsumoaren gorakadaren ondorioz. Kutsatzaile berriak izanik, horiek ezabatzeko prozesu eraginkorrik ez dago ur-araztegietan eta ondorioz, etxera iristen den ur edangarriak kutsatzaile horien presentzia du. Arazo hau konpontze aldera, lan honetan disolbatzaile eutektikoetan oinarritutako gelak prestatu dira uretan dauden kutsatzaileak adsorbatzeko.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Gabirondo, E., de Araújo, J. M. M., Belén Pereiro, A., & Carvalho Tomé, L. (2025). Eutektogelak, gorabidean dauden kutsatzaileak uretatik ezabatzeko. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 315–322. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.39