Iturrigorriko (Oñati, Gipuzkoa) basoaren kontserbazio-egoera eta hau hobetzeko egindako lanen balorazioa

Egileak

  • Lide Albeniz Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Asier Herrero Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.38

Gako-hitzak:

Fagus sylvatica, kontserbazio-egoera, egur hila, snag, bakanketa, zuhaitz-motzak

Laburpena

Gaur egungo baso-habitaten kontserbazio-egoera urteetako giza-jarduerak baldintzatutakoa da, eta horrek konplexutasun- eta heterogeneitate-galera handia eragin du. Iturrigorri XX. mendera arte egurra eta egur-ikatza lortzeko ustiatutako pagadia da; gaur egun, ordea, ikerketara eta kontserbaziora bideratuta dago. Hori dela eta, basoaren biodibertsitatea eta kontserbazio-egoera hobetzeko tratamendu ezberdinak eraman dira aurrera azken urteetan. Lanaren helburua basoaren gaur egungo kontserbazio-egoera aztertu eta egindako lanen balorazioa burutzea da. Emaitzek agerian uzten dute Iturrigorriko kontserbazio-egoera txarra dela, iraganeko ustiapenaren ondorio den egur-hil urriarengatik batik bat. Hala ere, egindako lanek erakutsi dute egur hil bolumen handia metatu dela, bai lurrean etzandako enbor bezala, bai zutik dauden zuhaitz hil gisa. Era berean, soilgune ugari sortu dira tratamendu horiek aplikatutako basoaren eremuetan, eta horrek beste espezie batzuentzako aukera zabaldu du. Beraz, egindako lanak kontserbazio-egoera hobetzeko baliagarriak izan direla baieztatzen da.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Albeniz, L., & Herrero, A. (2025). Iturrigorriko (Oñati, Gipuzkoa) basoaren kontserbazio-egoera eta hau hobetzeko egindako lanen balorazioa. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 315–322. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.38