Ikusizko Hizkuntza-ereduetan Kanpo Ezagutza eta Arrazoimendu Espaziala Txertatzen

Egileak

  • Ander Salaberria HiTZ Zentroa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
  • Gorka Azkune HiTZ Zentroa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
  • Eneko Agirre HiTZ Zentroa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.24

Gako-hitzak:

Hizkuntzaren prozesamendua, Konputagailu bidezko ikusmena, Ikusizko hizkuntza-ereduak, Munduko ezagutzaren Integrazioa, Arrazonamendu espaziala

Laburpena

Hizkuntza naturalaren prozesamendua (NLP) eta konputagailu bidezko ikusmenaren (CV) alorrak asko hazi dira azkenaldian. NLP eta CV-ren arteko zubian aurrerapenak lortu badira ere, gaur egun testuak eta irudiak prozesatzen dituzten sistemek hainbat ahulezia erakusten dituzte. Lan honetan, doktorego-tesi baten ekarpenak aurkezten dira, non ikusizko hizkuntza-ereduen bi ahulezi aztertu diren: munduko ezagutzaren integrazioa eta arrazonamendu espaziala. Alde batetik, irudietatik goiburukoak sortu ditugu hizkuntza-ereduetan inplizituki kodetuta dagoen munduko ezagutza hobeto aprobetxatzeko. Bestetik, objektu anotazioetatik datu sintetikoak sortzen zentratu gara, bai hizkuntza-ereduetan eta baita testu bidezko irudi sortzaileetan ere arrazonamendu espaziala hobetzeko.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Salaberria, A., Azkune, G., & Agirre, E. (2025). Ikusizko Hizkuntza-ereduetan Kanpo Ezagutza eta Arrazoimendu Espaziala Txertatzen. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 195–202. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.24