Kaspasa-8 eta Biden aktibazioa AMPAk oligodendrozitoetan bideraturiko apoptosi-mekanismoetan
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.29Gako-hitzak:
Oligodedrozitoa, Eszitotoxikotasuna, Kaspasa-8, BidLaburpena
Glutamatoak eragindako eszitotoxikotasunak oligodendrozitoen heriotza eragiten du, eta esklerosi anizkoitza bezalako gaixotasun desmielinizatzaileen garapenean laguntzen du. Ikerketa honetan, arratoien garun-azaleko oligodendrozitoetan, AMPA hartzaileen bidez bideratutako eszitotoxikotasunean kaspasa-8k eta haren itu den Bid elementu apoptotikoak jokatzen duten papera aztertu dugu. Gure emaitzek erakusten dute AMPA hartzaileen aktibazioak kaspasa-8ren aktibazioa eragiten duela, eta horrek, aldi berean, Biden trunkazioa eta ondorengo oligodendrozito-heriotza dakarrela. Aurkikuntza hauek adierazten dute Bid itu baliogarria izan daitekeela gaixotasun desmielinizatzaileetan gertatzen den oligodendrozito-galerari aurre egiteko.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
