Elektrolito solido hibrido berriak: sare metal-organiko eta likido ionikoen konbinazioa litio eta sodio baterientzat

Egileak

  • Alexander Mirandona-Olaeta BCMaterials; Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Saloa Vaquero-Vílchez Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Eider Goikolea Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Idoia Ruiz de Larramendi Villanueva Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Arkaitz Fidalgo-Marijuan BCMaterials; Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.25

Gako-hitzak:

Litio eta sodio bateria, Elektrolito solidoa, sare metal-organikoa, Likido ionikoa

Laburpena

Litio ioizko bateriak (lithium ion battery, LIB) gehien erabiltzen diren bateriak dira. Haien onurak ugariak izan arren, alternatiba garbiago eta merkeago baten bilatzea areagotu da, eta hor nabarmentzen dira sodio ioizko bateriak (sodium ion battery, SIB). Hala ere, biek segurtasun-arazoak dituzte. Segurtasuna hobetzeko, bateria berrien artean elektrolito solidoen (solid electrolyte, SE) erabilera aztertzen ari da, ioiei elektrodoen artean mugitzen laguntzen dietenak eta, aldi berean, egonkortasuna bermatzen dutenak. Erronka nagusietako bat ioi-fluxu ona eta iraunkorra ahalbidetuko duen elektrolito bat aurkitzea da. Lan honetan, SE baten garapena da helburua, MOF (sare metal-organikoa) eta likido ionikoz (ionic liquid, IL) egina, bai sodiorako bai litiorako. MOFaren egiturak ioien mugimendua kontrolatzen laguntzen du eta ILak eroankortasuna hobetzen du. Material hauek segurtasuna, egonkortasuna eta errendimendua hobetzen dituzte, LIB eta SIB eraginkorragoak eta fidagarriagoak bihurtuz.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Mirandona-Olaeta, A., Vaquero-Vílchez, S., Goikolea, E., Larramendi Villanueva, I. R. de, & Fidalgo-Marijuan, A. (2025). Elektrolito solido hibrido berriak: sare metal-organiko eta likido ionikoen konbinazioa litio eta sodio baterientzat. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 203–210. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.25