Aterosklerosi plakako kolesterol kristalak disolbatu ditzakeen nanopartikula lipidiko bidezko terapia berritzailea
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.24Gako-hitzak:
rHDL, Kolesterola, Aterosklerosia, InflamazioaLaburpena
Aterosklerosia tratatzeko estrategien artean, nanopartikula lipidikoen erabilerak arreta berezia jaso du. Ikerketa honetan, HDL jaioberrien antzekoak diren rHDL eta LNP nanopartikulen kolesterol-kristalak disolbatzeko gaitasuna eta hanturazko erantzunean duten eragina aztertu da. Nanopartikulen karakterizazio biofisikoak erakutsi du egitura homogeneo eta egonkorrak direla. Gainera, in vitro emaitzek baieztatu dute nanopartikulek kolesterol kristalak modu eraginkorrean disolbatzen dituztela eta hanturazko markatzaileen jaitsiera nabarmena eragiten dutela J744A.1 makrofagotan. Ondorioz, nanopartikula hauek aterosklerosiaren tratamendurako estrategia terapeutiko berritzaile bat izan daitezke.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
