Altzairu-zepen propietateen lorpena iturri bilgailudun ohantze konikoetan CO2-aren harrapaketa egiteko

Egileak

  • Aimar Martín Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Álvaro Cano Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Maider Bolaños Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Idoia Estiati Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Mikel Tellabide Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Xabier Sukunza Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Martin Olazar Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.14

Gako-hitzak:

Altzairu-zepak, Karakterizazioa, Karbonatazio minerala, CO2-aren harrapaketa, Deskonposizio termikoa

Laburpena

CO2 kontzentrazioa urtero handitzen ari da eta, beraz, CO2 isuriak murriztea ezinbestekoa da. Arazo hori ekiditeko altzairu-zepak erabili daitezke, karbonatazio mineralerako eta CO2-a harrapatzeko egokiak baitira, haien CaO eduki altua dela eta. Hortaz, karbonatazio mineralak CO2 molekulak modu iraunkorrean harrapatzen ditu eta material organiko eta ez-organiko baliotsu eta termodinamikoki egonkorrak ere sortzen ditu. Karbonatazio minerala horretarako diseinatutako industria-instalazioetan egiten da, baina instalazio hauek mugak dituzte. Hori dela eta, iturri bilgailudun iturri ohantze konikoak karbonatazio mineralerako eta CO2-aren harrapaketarako egokiak izan daitezke. Ondorioz, altzairu-zepen propietate fisiko-kimikoak zehaztu egin dira, izan ere baliagarriak izango dira karbonatazioa iturri ohantzean aurresateko.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Martín, A., Cano, Álvaro, Bolaños, M., Estiati, I., Tellabide, M., Sukunza, X., & Olazar, M. (2025). Altzairu-zepen propietateen lorpena iturri bilgailudun ohantze konikoetan CO2-aren harrapaketa egiteko. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 117–124. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.14