Itzultzea errepikatzea al da? Euskarazko testuliburu eta unibertsitate-eskuliburuen entestualizazioan diharduen agente-sarea

Egileak

  • Lamia Filali-Mouncef Lazkano Euskal Herriko Unibertsitatea - NOR taldea

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.17

Gako-hitzak:

itzulpengintza, diskurtsoaren analisia, ikasmaterialak, entestualizazioa

Laburpena

Bidean dugun tesian, datu-bilketa itzulpen-katalogo bat eginez hasi genuen, eta bertan euskaratutako testuliburu eta unibertsitate-eskuliburuen inbentario mugatu bat egin genuen. Katalogoaren analisian testu-genero horiei erreparatu bezain laster, ordea, haien sorkuntzan agente-sare zabal batek diharduela ikusi dugu, zeinak modernitate berantiarreko informazioaren gizarteetan ohikoak diren komunikazioekintza konplexuak osatzen dituen. Artikulu honetan, komunikazio-ekintza horien berri eman nahi dugu; horretarako, testu-mota horiek itzultzeko ekintzak diskurtsoaren analisitik nola azaldu daitezkeen proposatuko dugu, entestualizazio kontzeptua aplikatuta.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Filali-Mouncef Lazkano, L. (2025). Itzultzea errepikatzea al da? Euskarazko testuliburu eta unibertsitate-eskuliburuen entestualizazioan diharduen agente-sarea. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 1, 141–148. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.17