Gizonezkoen futbol talde profesionalen portaera kolektiboaren analisia
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.02.16Gako-hitzak:
talde kirola, taldearen jarduera, txapelketaren analisia, taktika, teknologiaLaburpena
Lan honen helburua Espainiako futbol profesionaleko lehen mailako taldeen portaera kolektiboa aztertzea izan zen. Horretarako, 5.518 jarduera aztertu ziren 2011-12tik 2018-19ra. Taldeak lau multzotan banatu ziren, txapelketako azken sailkapenaren arabera: Europa (1-6), Erdi-Altua (7-11), Erdi-Baxua (12-17) eta Jaitsiera (18-20). Emaitza nagusiak hurrengoak izan ziren: talde guztiek balio
nabarmen txikiagoak erakutsi zituzten (p < 0,05) aztertutako aldagai guztietan (zabalera, luzera, altuera eta atezainaren eta bere taldeko jokalaririk hurbilenaren arteko distantzia) Europako aurkarien aurka jokatu zutenean. Badirudi aurkariaren kalitateak eragina izan zuela taldeen jardueran, eta, beraz, ezinbestekoa izango da taldeen portaera kolektiboa aurkariaren arabera testuinguruan jartzea.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
