Offshore plataformetan dagoen bioinkrustazio arazoari aurre egiteko estrategiak lantzen: bio-jatorriko materialetatik abiatuz sortutako estaldurak

Egileak

  • Usue Olatz Aspiazu Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ruben Castano-Alvarez TECNALIA, Bizkaiko Parke Teknologikoa
  • Edurne Erkizia TECNALIA, Bizkaiko Parke Teknologikoa
  • Iratxe Mentxaka AZTI, Herrera Kaia
  • Maria Jesús Belzunce AZTI, Herrera Kaia
  • Aitor Barquero Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Edurne González Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.11

Gako-hitzak:

bio-jatorriko estaldurak, bio-inkrustazioaren aurkako estaldurak, energia berriztagarriak, offshore plataformak, jasangarritasuna

Laburpena

Lan honetan energia berriztagarrien offshore plantetan gertatzen den arazo nagusietako bat aztertu da: bioinkrustazioaren sorrera. Arazo honek plataformen bizitza-denbora murrizten du, haren erabileraren kostu erlatiboak handituz eta energia honen lehiakortasuna murriztuz. Horri ekidin eta plataformen bizitza-denbora luzatzeko bio-jatorriko eta bioinkrustazioaren aurkako propietateak dituzten estalduren erabilera proposatzen da. Estaldura hauek latexetatik, uretan dispertsatuk dauden polimero sistemetatik abiatuz sortuko dira. Latexa osatzen duen ura lurruntzean, partikulak elkartu, deformatu eta filmak sortzen dira. Aipatu berri den film hori da plataformaren gainazalean sortuko den estaldura. Lan honetan, latex horien sintesia aurkezteaz gain, zeinak emaitza onak erakutsi dituen ohikoak diren petrolio oinarriko latexekin konparatuta, probetak prestatu eta bioinkrustatzioaren
azterketa egin da.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Olatz Aspiazu, U., Castano-Alvarez, R., Erkizia, E., Mentxaka, I., Jesús Belzunce, M., Barquero, A., & González, E. (2025). Offshore plataformetan dagoen bioinkrustazio arazoari aurre egiteko estrategiak lantzen: bio-jatorriko materialetatik abiatuz sortutako estaldurak. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 93–100. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.11