LINAC7 Proiektuko Plasma Seinaleen Azterketa Azpilaginketan Oinarritutako Neurketa Sistemaren bitartez
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.10Gako-hitzak:
Azpilaginketa, Irrati-maiztasuna, Espektro analisia, ECR plasmaLaburpena
Lan honetan, azpilaginketan oinarritutako 18 GHz-rainoko goi-maiztasuneko seinaleak aldi berean neurtzeko gai den neurketa-sistema baten diseinua, inplementazioa eta karakterizazioa aurkezten dira. Sistema ioi-iturri batean dauden plasma-seinaleak aztertzeko erabili da, islapen-koefizientean eta islatutako seinaleen espektro-analisian zentratuz. Emaitzek aldaketa nabarmenak erakusten dituzte plasmaren eta ioi-iturriaren barruko uhin elektromagnetikoaren arteko elkarrekintzan, irrati maiztasuneko seinalearen maiztasunaren eta potentziaren arabera, baita gas-emariaren arabera ere. Aldaketa horiek islapen koefizientean bat-bateko jauzietan islatzen dira, plasmaren argitasun eta egoera fisikoarekin korrelazioan daudenak.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
