Kasu-markapena euskara-gaztelania kode-alternantzian: euskara bigarren hizkuntza duten elebidunak aztergai

Egileak

  • Endika Uriarte Orbañanos ELEBILAB (UPV/EHU)
  • Amaia Munarriz-Ibarrola ELEBILAB (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.14

Gako-hitzak:

Kode-alternantzia, kasua, euskara-gaztelania, elebitasun-profila, onargarritasun juzkuak

Laburpena

Ikerketa honen helburua da ikertzea zein diren euskara bigarren hizkuntza (H2) duten elebidunek euskara-gaztelania kode-alternantzian (KA) dituzten hobespenak kasu-markapenari dagokionez. Halaber, ikusi nahi da euren elebitasun profilak (hizkuntza-dominantziak) eta KAren erabilera eta jarrerek eraginik ote duten hobespen horietan. Horretarako, H2 euskara duten 24 elebidunek
KAdun esaldiak zituen onargarritasun juzkuen ariketa bat egin zuten eta elebitasun-profila ezaugarritzeko Bilingual Language Profile (BLP) izeneko galdetegia. Emaitzetan ikusten da, oro har, subjektuaren hizkuntzaren araberakoa dela hobesten den kasu-markapena, H1 euskaldunen antzera. Bestalde, ez da korrelaziorik aurkitu KAdun esaldien onargarritasun mailaren eta partehartzaileen dominantziaren artean, baina korrelazio negatiboa ageri zen KAren erabilerarekiko.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Uriarte Orbañanos, E., & Munarriz-Ibarrola, A. (2025). Kasu-markapena euskara-gaztelania kode-alternantzian: euskara bigarren hizkuntza duten elebidunak aztergai. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 1, 117–124. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.14