Heterogeneotasunaren analisi azkar eta automatizatua krio-mikroskopia elektronikoan

Egileak

  • Oier Lauzirika Zarrabeitia Centro Nacional de Biotecnología
  • José Luis Vilas Prieto Centro Nacional de Biotecnología
  • Mikel Iceta Tena Centro Nacional de Biotecnología
  • José María Carazo García Centro Nacional de Biotecnología
  • Carlos Oscar Sorzano Sánchez Centro Nacional de Biotecnología

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.13

Gako-hitzak:

Krio-Mikroskopia Elektronikoa, Irudi prozesamendua, Partikula Isolatuen Analisia, Multzokatzea, Talde ortogonalen sinkronizazioa

Laburpena

Krio-Mikroskopia Elektronikoan (CryoEM) laginaren egitura heterogeneotasuna erronka nagusia da. Honetarako, ondoko norabideetatik proiektatutako irudien arteko antzerakotasunaren abantaila hartzen duen metodo bat proposatzen dugu. Honetarako, Osagai Nagusien Analisia (PCA) burutzen da datuen norabide-azpimultzoekin. Analisi lokal hauek modu globalean sinkronizatzen dira Talde Ortogonalen Sinkronizazioaren bidez, matematika aplikatuen arloko eremu berri bat. Heterogeneotasun analisi ikuspegi honek parametro gutxi behar ditu exekutatzeko, eskuzko doipenak murriztuz eta erabilgarritasuna indartuz. Honez gain, parametroek zentzu fisiko-estadistikoa dute, hauen ulergarritasuna eta gardentasuna bermatuz. Beste alde batetatik, algoritmoa konputazionalki oso eraginkorra da, ohiko heterogeneotasun-analisi metodoekin alderatuta exekuzio-denbora nabarmen azkarragoak lortuz. Metodoa balioztatzeko, heterogeneotasun konposizionala eta konformazionala erakusten duten datu-simulazio eta esperimentaletan probatzen dugu, egitura-aldakortasuna argitzeko duen eraginkortasuna erakutsiz.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Lauzirika Zarrabeitia, O., Vilas Prieto, J. L., Iceta Tena, M., Carazo García, J. M., & Sorzano Sánchez, C. O. (2025). Heterogeneotasunaren analisi azkar eta automatizatua krio-mikroskopia elektronikoan. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 109–116. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.13