Omega-3 gantz-azidoen eragin neurobabeslea nerabezaroan aldizkako gehiegizko alkohol-kontsumoaren ostean: eikosanoide-endokannabinoide seinaleztapen gurutzatuaren garrantzia
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.13Gako-hitzak:
Nerabezaroa, Aldizkako alkohol-kontsumoa, Mikroglia, Neuroinflamazioa, Omega-3 gantz-azidoak, EndokannabinoideakLaburpena
Nerabezaroa garapenaren aldi kritikoa da, eta garuna oso sentikorra da botiloi gisako neurriz kanpoko alkohol-kontsumoarekiko. Alkoholak eragindako kalte iraunkorretan, mikrogliaren erantzuna eta eikosanoide proinflamatorioen ekoizpena funtsezkoak dira, eta 2-arakidonilglizerol (2-AG) endokannabinoideak eikosanoide proinflamatorioen iturri gisa garrantzi handia izan dezake. Sagu-eredu batean, alkoholak mikrogliaren egituran eta eikosanoide sintesian parte hartzen duten monoazilglizerol lipasa (MAGL) eta zikooxigenasa-2 (COX-2) entzimen espresioan duen eragina aztertu dugu, bai eta omega-3 gantz-azidoek aldaketa horiek arintzeko duten gaitasuna ere. Gure emaitzek omega-3 gantzazidoek alkoholaren ondorio kaltegarriak murrizteko duten potentziala nabarmentzen dute
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
