Txertaketa errepikakorraren ostean ardiaren barean emandako aldaketa transkriptomikoen identifikazioa
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.12Gako-hitzak:
Aluminio hidroxidoa, Txerto-laguntzaileak, Transkriptoma, Diferentzialki adierazitako geneak, Ardia, BareaLaburpena
Bere mekanismo molekular zehatza guztiz argi ez egon arren, aluminio hidroxidoa (AH) txerto-laguntzaile gisa erabili izan da denbora luzez. Lan honetan ardiaren barean emandako erantzun transkriptomikoa aztertu dugu, animaliak AH txerto-laguntzailedun txertoekin eta AH bakarrik era errepikakorrean txertatu ondoren. Animaliei tratamendu desberdinak aplikatu ondoren, Txerto taldea Kontrol eta AH taldeekin konparatzean lorturiko diferentzialki adierazitako geneak erretikulu endoplasmatikoaren estresarekin, erantzun immunitarioarekin eta ziklo zelularrarekin erlazionatuta zeudela ikusi zen. AH bakarrik eragin transkriptomiko txikia erakutsi zuen barean. Aurkikuntza hauek AHan oinarritutako txerto-laguntzaileen mekanismo molekularra argitzen dute eta osagai antigenikoen garrantzia azpimarratzen dute.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
