Auzo osasungarriak lortzen: Herritarren beharrizanetan oinarritutako gomendioak eta politika publikoen ebaluazioa
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.10Gako-hitzak:
Photovoice, hiri osasuna, hiri-ingurunea, elikadura-ingurunea, parte-hartzea, herritar-gomendioak, politika publikoakLaburpena
Ikerketa honek elikadura-ingurunea hobetzeko herritarren partaidetzak duen eragina aztertzen du Photovoice teknikaren bidez. Emaitzek erakusten dute politika publikoetan herritarrek proposatutako gomendioen erdiak bete zirela, baina betetzea aldakorra izan zen. Ingurune fisikoari lotutako ekintzak izan ziren gutxien gauzatutakoak; eta, berriz, politika publikoetan gehien jorratutakoak, bizimoduekin eta baldintza ekonomikoei lotutakoak. Honek nabarmentzen du, tokiko beharrak asetzeko eta politika publikoak epe luzera eraginkorrak izateko, diziplina anitzeko ikuspegiaren garrantzia, eta herritarren, agintarien eta osasun-profesionalen arteko lankidetzaren beharra
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
