Tadarida teniotis saguzar buztanluzearen dieta Iberiar Penintsulan

Egileak

  • Olaia Colau Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Iratxe Rojo Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Urtzi Goiti Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Joxerra Aihartza Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.06

Gako-hitzak:

Sitsak, Ekologia trofikoa, Chiroptera

Laburpena

Tadarida teniotis aeroespazio zabalean ehizatzen duen saguzar intsektujalea da. Orain arte dieta inguruan egindako azterketetan sakontzeko asmoz, Iberiar Penintsulako hiru kolonien (Lleida, Segovia eta Huelva) azpian bildutako gorotzak analisi genetikoen bidez aztertu ziren. Orohar dietan 1107 harrapakin espezie identifikatu ziren, 16 ordenatakoak, horietatik dietan oinarrizkotzat jo zirenak 106 espezie. Gehien kontsumitutako ordena Lepidoptera izan zen (sitsak) eta gehien kontsumitutako espezieak Arhopalus ferus (koleopteroa) eta Rhodometra sacraria (lepidopteroa) izan ziren. Baina dietaren konposizioan desberdintasun esanguratsuak detektatu ziren lekutik lekura eta sasoika, T. teniotis-en dieta intsektu-eskuragarritasunaren arabera aldatzen baita

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Colau, O., Rojo, I., Goiti, U., & Aihartza, J. (2025). Tadarida teniotis saguzar buztanluzearen dieta Iberiar Penintsulan. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 53–60. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.06