Belvís de Monroy granito-pegmatita sistemaren karakterizazioa eta zeresana Mazizo Iberiarreko elementu arraroen esplorazioan

Egileak

  • Nora Santos-Loyola Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Encarnación Roda-Robles Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Idoia Garate-Olave Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Jon Errandonea-Martin Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.05

Gako-hitzak:

Pegmatitak, Iberiar penintsula, Li mineralizazioak, elementu arraroak

Laburpena

Teknologia berriek eskatzen dituzten elementu arraroen pegmatita mineralizazioak ugariak dira Iberiar penintsulan hedatzen den Iberiar Mazizo eskualde geologikoan. Caceres probintzian aurkitu daiteke Iberiar Mazizoko zati bat, eta bertan, Belvís de Monroy herriaren inguruan, izen bereko granitopegmatita sistema lekutzen da; hori horrela, mineralizatuta egoteko zantzuek eta granitoaren berezitasunek sistema bere osotasunean ulertzeko interesa piztu dute. Aurkeztutako ikerketaren helburua pegmatitak karakterizatzea, elementu arraroen jokaera ezagutzea eta esplorazio teknikak diseinatzea da. Horretarako, landa lana, kartografia geologikoa, azterketa petrografikoak eta analisi kimikoak egitea planteatzen da. Orain arteko emaitzek sistemaren konplexutasuna argitara ekarri dute.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Santos-Loyola, N., Roda-Robles, E., Garate-Olave, I., & Errandonea-Martin, J. (2025). Belvís de Monroy granito-pegmatita sistemaren karakterizazioa eta zeresana Mazizo Iberiarreko elementu arraroen esplorazioan. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 45–52. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.05