Jeinutasuna kolokan: Mito Picassiarra
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.06Gako-hitzak:
Jeinua, Picasso, Feminismoa, Kritika, Arte beltza, ArteaLaburpena
Gaur egun berebiziko garrantzia hartu du Picassoren figura mitifikatuaren inguruan sortutako irakurketa desberdinak azaleratzea, jeinutasunaren ideia indartzeko edota zalantzan ipintzeko erabiliak izan direnak –jeinu kontzeptuaren existentziak berak dituen konnotazio problematikoetaz gain–. Alde batetik, artistaren bizitzan erabakigarriak izan ziren emakumeen presentzia, eta hauek bere eskuetatik jasan zuten indarkeria ere aldarrikatzen duten historiografiaren ikuspegi feministak ditugu; eta bestalde, “arte beltza” izendatutakoak Picassoren ibilbide artistikoan –eta hortaz, europar Modernitatean— izandako eragina mahaigaineratzen duten teoriak, ikuspuntu dekolonialetik gertu.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
