Sarera Konektatutako Bihurgailuen Hutsuneen Aurreko Erantzuna

Egileak

  • Alexander Gomez-Raya IKERLAN S.COOP.
  • Amaia Lopez-de-Heredia IKERLAN S. COOP.
  • Endika Bilbao IKERLAN S. COOP.
  • Alain Sanchez-Ruiz Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.05

Gako-hitzak:

Bihurgailuen kontrola, Kontrol bektoriala, Sare jarraitzaile bihurgailuak, Sare desorekatua, Tentsio hutsuneak

Laburpena

Energia berriztagarrien iturrien integrazioaren hazkundea funtsezkoa da sistema elektrikoan, etorkizuneko helburu klimatikoak betetzeko. Energia iturri hauek sisteman dauden sorgailu sinkrono konbentzionalak ordezkatzen dituzten heinean, egonkortasun arazoak sortu daitezke sistemaren inertzia eta indarra murrizten direlako. Hori dela eta, sarearen konexio-kodeek sarera konektatzen diren sorgailuek babes-funtzioak betetzea eskatzen dute. Lan honetan, sarera konektatutako bihurgailuen kontrol ezberdinak aztertuko dira, tentsio baxuetan jarraitzeko gaitasunaren sare kodearen beharrak asetzeko. Lortutako emaitzetatik bihurgailuen kontrol klasikoa hutsune trifasikoen aurrean mantentzeko gai dela ondorioztatu da, baina sarearen desorekak jasateko sare desorekatuetarako kontrol funtzioak beharrezkoak dira.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Gomez-Raya, A., Lopez-de-Heredia, A., Bilbao, E., & Sanchez-Ruiz, A. (2025). Sarera Konektatutako Bihurgailuen Hutsuneen Aurreko Erantzuna. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 43–50. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.05