Hamar urte “tigre”en atzetik Euskadin: eltxo inbaditzaileen ikerketa

Egileak

  • Patirke Ibarrondo-Mendiola NEIKER-Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea
  • Beatriz Oporto NEIKER-Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea
  • Patricia Vázquez NEIKER-Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea
  • Jesús Felix Barandika NEIKER-Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea
  • Aitor Cevidanes NEIKER-Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.03

Gako-hitzak:

Eltxo inbaditzaileak, Aedes spp., patogenoak, zaintza-entomologikoa, klima-aldaketa

Laburpena

Eltxoak osasun publikoan garrantzi handia dute, hainbat gaixotasun eragiten dituzten patogenoen bektore baitira. Azkeneko mende erdian, Aedes albopictus eta Aedes japonicus espezie inbaditzaileak munduan zehar hedatu dira, globalizazioa, klima- eta ingurumen-aldaketen ondorioz. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2013tik aurrera, zaintza entomologiko-programa ezarrita dago. Emaitzek agerian utzi dute EAEko udalerrietan bi espezieen hedapena gero eta zabalagoa dela; 2024 urtean, aztertutako 55 udalerrietatik 50etan, gutxienez Aedes generoko espezie bat detektatu da. Momentuz, ez da gaixotasunen transmisio autoktonorik antzeman, baina eltxo hauen populazio-dentsitatearen hazkundeak etorkizunean transmisio-arriskua areagotzea ekar lezake

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Ibarrondo-Mendiola, P., Oporto, B., Vázquez, P., Felix Barandika, J., & Cevidanes, A. (2025). Hamar urte “tigre”en atzetik Euskadin: eltxo inbaditzaileen ikerketa. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 29–36. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.03