Euskal estuarioetako sedimentuetako mikroorganismo harizpidunen aniztasuna: Genomen analisia ikuspuntu bioteknologikotik

Egileak

  • Ainara Otamendi Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ziortza Agirrezabala Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Carla Perez-Cruz AZTI
  • Raquel Liébana AZTI
  • Iñaki Berregi Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Anders Lanzén AZTI
  • Laura Alonso-Sáez AZTI
  • Maria Teresa Dueñas Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Oier Etxebeste Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.40

Gako-hitzak:

Itsas onddo, itsas bakterio, Sordariomycetes, Hypocreales, CAZymes, Streptomyces, metabolito sekundarioen gene-multzo, fukoidan

Laburpena

Itsas inguruneetan mikroorganismo-aniztasun handia dago. Mikroorganismo horien genomek estres-baldintzetara egokitzea ahalbidetzen diete, hala nola gatz-kontzentrazio handiak eta elikagai-eskasia, zein polimero konplexuak degradatzea. Ezaugarri horiei esker, itsas mikroorganismoak tresna bioteknologiko berriak garatzeko iturri baliotsua dira. Lan honetan, euskal kostaldeko estuarioetako sedimentuetatik mikrobio harizpidunak isolatu eta fenotipikoki karakterizatu dira, polisakarido konplexuak degradatzeko edo/eta ingurunera pigmentuak jariatzeko gaitasunean oinarrituta. Hala, intereseko hiru espezieren genomak lehen aldiz sekuentziatu dira, eta haien CAZyme-en zein metabolito sekundarioen gene-multzoen azterketak iradokitzen du jarduera entzimatiko berrien eta metabolito sekundarioen iturri gisa erabil daitezkeela.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Otamendi, A., Agirrezabala, Z., Perez-Cruz, C., Liébana, R., Berregi, I., Lanzén, A., Alonso-Sáez, L., Dueñas, M. T., & Etxebeste, O. (2023). Euskal estuarioetako sedimentuetako mikroorganismo harizpidunen aniztasuna: Genomen analisia ikuspuntu bioteknologikotik. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 317–324. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.40