Nanoegiturazko biomaterial magnetikoen aplikazioa ehun-ingeniaritzan

Egileak

  • Izaro Solozabal Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Raquel Zurbano Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Maria Dolores Boyano Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Beatriz Arteta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Aitor Benedicto Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Carolina Redondo Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Rafael Morales Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU); IKERBASQUE

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.31

Gako-hitzak:

ehun-ingeniaritza, lebitazio magnetikoa, nanopartikula magnetikoak, medikuntza birsortzailea, esferoideak

Laburpena

Ehun konektiboko zelulak magnetikoki kontrolatzeko ahalmenak aukera berriak sortu ditu medikuntza birsortzailean. Nanopartikula magnetikoak barneratuta dituzten zelulak kanpoko eremu magnetikoen bidez manipula daitezke. Eremu magnetikoek zelulen kanal mekano-sentsitiboak estimulatzen dituzte, eta horiek erantzun biologiko bat aktibatzen dute: ehunen eraketa, zelulen ugalketa eta atxikipena eta zelula-zelula arteko elkarrekintzak, besteak beste. Tesi honen helburua da nanoiman biobateragarrien garapena baliozkotzea kanpoko eremu magnetikoen laguntzaz ehun-birsorkuntza prozesuetan. Horretarako, disko-formako nanoegiturak fabrikatuko dira, orain arte erabili diren nanopartikulen aldean bi ezaugarri bereizgarrirekin: erantzun magnetikoa altuagoa da eta forma-asimetriari esker, torkeak aplikatu ahal izango dira zelulak estimulatzeko. Biomaterial hauen eraginkortasuna zelula endotelialen eta fibroblastoen hazkuntza bidimentsionaletan (2D) eta irla magnetikoak dituzten substratuetan egiaztatukoa da eta esferoideen eraketa duten hazkuntza tridimentsionaletara (3D) heltzea da azken helburua.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Solozabal, I., Zurbano, R., Boyano, M. D., Arteta, B., Benedicto, A., Redondo, C., & Morales, R. (2023). Nanoegiturazko biomaterial magnetikoen aplikazioa ehun-ingeniaritzan. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 247–254. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.31