Epe luzerako ondorioak loki-lobuluko epilepsia sagu-eredu baten garunean
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.04.20Gako-hitzak:
loki-lobuluko epilepsia, astrozitoak, mikroglia, CB1 hartzaileaLaburpena
Loki-lobuluko epilepsia helduetan ematen den epilepsia mota ohikoena da. Eskuragarri dauden farmakoek neuronen gehiegizko kitzikagarritasuna murrizten duten arren, beti ez dira eraginkorrak izaten. Gaur egungo ikerketak gaitzean aktibatutako mekanismo neuroinflamatorioen kontrolean oinarritzen dira. Hartara, garuneko zelula ez neuronalak eta sistema endokannabinoidea itu terapeutiko gisa proposatu dira. Izan ere, neuroinflamazioarekin erlazionaturik dauden glia zelulek kannabinoide hartzaileak adierazten dituzte. Ikerketa honetan, glia zelula eta kannabinoide sisteman gertatutako aldaketak eta burmuinean zehar erasandako eskualdeak aztertu dira loki-lobuluko epilepsia sagu ereduan. Era ohargarrian, aldaketa anatomiko hauek kognizio (oroimenean) eta emozio-egoeretan (antsietatea) eragina dute.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 Garazi Ocerin, Ilazki Anaut-Lusar, Amaia Mimenza, Leire Lekunberri, Maitane Serrano, Edgar Soria-Gómez, Inmaculada Gerrikagoitia, Irantzu Rico-Barrio, Nagore Puente, Jon Egaña-Huguet, Izaskun Elezgarai, Pedro Grandes

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
