Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntzaren Museoko urtekarien balioa Hezkuntzaren Historiarako lehen mailako iturri gisa
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.26Gako-hitzak:
Urtekariak, Hezkuntzaren Historia, iturri berriakLaburpena
Erakunde askok memoriak, urtekariak, aktak etab. idazten dituzte egindako lanen berri emateko. Ez da desberdina hezkuntza-erakundeen kasuan, XIX. mendearen amaieraz geroztik hainbat motatako memoriak egin baitituzte: ikuskaritzakoak, oposizio-aldikoak, praktiketakoak… Duela gutxi arte gutxietsiak izan badira ere, gero eta egile gehiago dira, iturri gisa duten balioaz ohartuta, Hezkuntzaren Historia arloko hainbat ikerketatan iturri nagusi gisa erabiltzen hasi direnak. Mota askotariko memorien ekoizpen horren baitan, urtekariak topa ditzakegu. Azken hauek lehen mailako iturri gisa duten balioa nabarmendu nahi da dagokigun ekarpenean.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 Irati Amunarriz-Iruretagoiena, Aintzane Rodríguez-Poza, Peio Manterola-Pavo

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
